Makina erosita, Azkoitiko baserri bideak garbitzen hasi da brigada

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2013ko uzt. 11a, 17:42

Aste honetan Madarixako bideak garbitzen aritu dira langileak
(Azkoitiko Udala) Azkoitiko Udalak erabilera anitzerako makina erosi du, aurrerantzean udal brigadak egin ditzan herriko lan desberdinak. Udalak adierazi duenez, egitasmo honekin "zerbitzu publikoen aldeko apostua berretsi du". Izan ere, gogoratu du orain arte egin beharko lan asko enpresa pribatuei azpikontratatzen zizkietela. Aurrerantzean, ordea, zerbitzu publikoak indartzeko asmoz, lanok udalak bere gain hartuko dituela adierazi du. Brigada aste honetan hasi da erabilera askotariko makinarekin lanean. Lehenengo funtzioa baserri bideak garbitzea izan dute; azken egunetan Madariaga auzoko bide ertzak garbitzen aritu dira, eta aurrerantzean gainontzeko auzo eta eremu guztietara joateko asmoa dute. Erabilera anitzeko makina izanik, bide baztarrak garbitu ondoren bestelako lanak ere egingo dituzte; hala nola, landa eremuko eta herri guneko lanak egiteko erabiliko dutela jakinarazi dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide