Azkoitiko Martirietako lanak, "oso aurreratuta"

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Azkoitiko Martirieta auzora joan-etorriak egiteko behin betiko errepidearen lanak aurrera doaz; Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi duenez, obrak «oso aurreratuta» daude dagoeneko, baina ez daude guztiz amaituta; lehenen bistadizoan errepidea egina dagoela dirudien arren, Aldundiak adierazi du goiko eta beheko eremuetan konponketa lanetan ari direla egun, eta «segurtasun arrazoiak» medio, errepidea oraindik ez dagoela erabilgarri. Dena den, ez du aurreratu noizko amaituko dituzten lan guztiak. Otsailean luizi handi batek apurtu zuen auzora bideko errepidea; ordutik, Olotzako behin-behineko bidea dute erabilgarri auzotarrek.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide