Merkataritzaren azken tendentziak jorratuko dituzte asteazkenean

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2013ko uzt. 8a, 12:03

Iraurgi Lantzen garapen agentziak, Loiola Berrikuntzak, Elkarmediak, Eusko Jaurlaritzak eta Azkoitiko eta Azpeitiko Herrixen eta Bertan merkatari elkarteek jardunaldi berezia antolatu dute etzirako. Bailarako merkatariei zuzendu diete ekimena, eta merkataritzaren azken tendentziak izango dituzte aztergai. Ikusmer merkataritza behatokiak eskainiko du saioa; besteak beste, qr kodigoak, merkataritza bidimensional eta adimensionala edo sakeleko bidezko salerosketa izango du hizpide. Ondoren, Elkarmediak merkatari txikientzat erabilgarria izan daitekeen aplikazio erreal bat aurkeztuko du. Izan ere, antolatzaileen arabera, merkataritza joera berriak errealitate bihurtuko dira laster, eta dendaruek horri eutsi behar diote. Asteazkenean izango dira jardunaldiak, Azpeitiko Sindikatu Zaharrean; 14:30eatik 16:30eara bitartean elkartuko dira, eta bertan parte hartu nahi duenak aurrez eman beharko du izena, honako telefonoetan: Iraurgi Lantzen (943 85 11 00), Herrixen (608 31 30 24), edo Bertanen 943 02 56 73.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide