Azkoitian auzokonpostak izan duen erantzuna dela eta, gunea handitu egin dute

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2013ko uzt. 5a, 14:52

Gune berria jarri dute liburutegi atzean
(Azkoitiko Udala) Azkoitiko liburutegi ondoan dagoen auzokonposta egiteko gunea handitu egin dute, herritarrengandik jaso duen erantzunarengatik. Egun dagoenaz gain, liburutegi atzean ere jarri dute horretarako eremua. Udalak adierazi duenez, gero eta herritar gehiagok eskatu dute auzokonposta egitea, eta eskaera  horri erantzunez hedatu dute eremua. Hori hala, auzokonposta egiteko hirugarren taldea jarriko da martxan herrian; taldeak hurrengo asteartean, uztailaren 9an, egingo du bilera, Elkargunean, eta bertan jasoko dituzte azalpenak eta materiala. Udalak adierazi duenez, gainera,  auzokonposta ari da lehenengo emaitzak ematen; izan ere, aste honetan bildu dute konpostaren lehenengo uzta, eta Urola Erdiko Mankomunitatearen arabera, "oso kalitate onekoa da".

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide