Azkoitiko Openeko gizonezkoen finalak jokatu dituzte

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2013ko uzt. 2a, 16:36

Txapelketako finalistak
(Txerloia Tenis Kluba) Txerloia Tenis Klubak antolatutako Azkoitiko Openeko gizonezkoen finalak jokatu zituzten joan zen larunbatean, Txerloiako tenis pistetan. Banakakoetan, Agustin Quintana izan zen garaile, Igor Zubizarretaren aurka jokatutako partidan (6/3 - 6/2). Binakakoan, berriz, Ruben Lizarraldek eta Mikel Perezek Igor Zubizarreta eta Aitor Alberdiri irabazi zioten, honako emaitzarekin: 3/6 - 6/3 - 6/3.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide