Azkoitia Herriarteko txapelketatik kanpo geratu da

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Azkoitiko pilota taldeak ezin izan du Gipuzkoako Herriarteko txapelketan aurre egin. Joan zen ostiralean finalaurdeko itzuliko partidak jokatu zituzten Oiartzungo taldearen aurka, eta lehiatutako hiru partidak galdu zituzten azkoitarrek. Kadeteetan, Garate eta Oñederrak 22-20 galdu zuten oiartzuarren kontra; Unanue eta Juaristi jubenilek, berriz, 22-06 galdu zuten. Seniorretan, Iparragirre eta Anduezak 22-14 galdu zuten partida.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide