Ikasleak, Arantzazun
(Juan Inazio Sudupe)
Azkoitiko Floreaga ikastetxeko DBHko 12 ikasle Arantzazura oinez joan dira. Ikastetxeko irakasle eta gurasoek lagunduta egin dute ibilaldia. Hilaren 23an, goizeko 06:00etatik abiatuta, Urretxu, Zumarraga, Legazpia eta Brinkola zeharkatu zuten bidegorritik tipi-tapa, Barrendiolako urtegira iritsi arte. Aizkorriko mendilerroaren gainetik, meatzeetako bidetik iritsi ziren Biozkornia lepora, handik Arantzazura iritsi arte. Bederatzi ordu inguruko ibilaldia egin zuten gazte eta helduek.