Emakumeentzako tenis ikastaroa izango da uztailean

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Azkoitiko Txerloia Tenis Klubak emakumeei zuzendutako egitasmoa jarriko du martxan; tenisean jokatzen hasi nahi duten emakumeek zortzi orduko ikastaroa jasotzeko aukera izango dute. Uztailean izango dira eskolak, astearte eta ostegunetan, 19:00etatik 20:00etara artean; taldeak 5-8 pertsonakoak izango dira, eta ikastaroaren prezioa 40 eurokoa izango da. Izena 669 621 802 telefonora deituta edo txtenis@gmail.com helbidera idatzita eman behar da.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide