Iñigo Lamarka, atzo, Elkargunean
(Ane Olaizola)
Beidazar Kultur Elkarteak antolatuta Iñigo Lamarka EAEko arartekoa Azkoitian izan zen atzo arratsaldean; egungo gizarte ereduak eta egoera sozioekonomikoa izan zituen hizpide Lamarkak Elkargunean, dozenaka herritarren aurrean.
Elkarteak gizarte ereduen inguruko hitzaldiak eta mahai-ingurua antolatzeko asmoa du datozen hilabetetarako. Hala, udazkenera bitartean beste hainbat saio antolatuko dute, gaiari buruzko "ikuspegi desberdinak" plazaratu diezaien herritarrei.