Iñigo Lamarkak gizarte ereduen inguruan hitz egingo du gaur, Elkargunean

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Arartekoa, artxiboko irudi batean Azkoitiko Beidazar Kultur Elkarteak hitzaldiak antolatzeari ekin dio, eta gizarte ereduen inguruan hausnartzeko hainbat saio antolatuko dituzte; lehenengoa gaur izango da, eta Iñigo Lamarka Euskal Autonomia Erkidegoko arartekoak Gizarte ereduak: errealitatea eta erronka hitzaldia eskainiko du Elkargunean, 19:00etan. Besteak beste, egungo egoera sozionomikoak gizartean duen eragina eta aurrera begirako gakoak jorratuko ditu. Honen ondotik, gaiaren inguruko beste bi hitzaldi antolatzeko asmoa du elkarteak; «ikuspegi desberdinak plazaratu nahi ditugu, eta hitzaldietan jasotako emaitzetatik abiatuta, mahai inguru batekin itxi nahi ditugu jardunaldiak», adierazi dute.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide