Jokatu dituzte Grand Slam-eko finalak

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2013ko ekainaren 24a

Grand Slameko finalak jokatu zituzten larunbatean
(Txerloia Tenis Kluba) Eguraldia lagun zutela jokatu zituzten joan zen larunbatean Azkoitiko Grand Slam tenis txapelketako finalak; ikasturtean zehar tenis eskolan parte hartu duten 81 jokalari lehiatu ziren goiz eta arratsaldez Txerloiako pistetan, eta honakoak izan ziren txapeldunak:  Eritz Davila, Oihan Etxaniz, Unai Azkune, Lorea Regil, Aitor Arratibel, Gorka Larrañaga eta Edgar Azpiazu. Honako webgunean finaleko argazki gehiago ikus daitezke: www.txtenis.com. Bestetik, Azkoitiko Txerloia Tenis Klubeko tenis eskolan 2013-2014 ikasturtean parte hartu duenak honako telefonora deitu dezake: 669 621 802. Gutxieneko adina bost urtetakoa izango da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide