Noaingo martxara joateko autobusak izango dira Azkoitia, Azpeitia eta Zestoatik

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Nabarraldek, Orreaga Fundazioak eta Nafarroa Bizirik ekimenek antolatuta, Noaineko martxa egingo dute ekainaren 29an, 1522ko bataila gogoratzeko. Harutz joateko autobus zerbitzua aizango da Azkoitian, Azpeitian eta Zestoan. Zestoatik 07:30ean abiatuko da autobusa, kurutze paretik. Handik, azpeitiarrak jasoko dituzte; 07:45ean anbulatorio aurrean izango dute irteera han; Azkoitian, berriz, 08:00etan abiatuko da autobusa, Eroski Txiki aurretik. Aldez aurretik izena ematea beharrezkoa da: Zestoan Koiote eta Uztapiden eman daiteke, Azpeitian Orkatz eta Mendizaletan, eta Azkoitian Zurt eta Zakela tabernetan. Noainetik 18:00 aldera itzuliko dira herrira. Antolatzaileek herritarrak gonbidatu dituzte bertaratu daitezen. Honako egitaraua izango dute Noainera joaten direnek: - 9:30 Topagunea Getzen - 10:00 Martxaren abiatzea - 12:15 Iruñan elkarretaratzea, autobus geltokian - 13:00 Amaiera ekitaldia alde zaharrean - 14:00 Herri bazkaria (txartelak erreserbaz) Informazio gehiago honako webgunean aurkitu daiteke: www.nafarroa.biz/noain

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide