Gazteak eta Garapena elkartea eta udaleko ordezkariak
(Juan Inazio Sudupe)
Gazteak eta Garapena Gobernuz Kanpoko Erakundeko presidente orokorra den Manuel de Castro salestarra Azkoitian izan da, eta fundazioak herrian duen ordezkaritza eta salestak komunitatea ezagutzeko asmoz. Joan zen astearte eta asteazkenean izan zen De Castro Azkoitian, eta Pello Bastarrika alkatea eta udaleko gizarte zerbitzuetako arduradunekin ere bildu zen, "esker ona" adierazteko asmoz. Era berean, herriko parrokia eta erretorea bisitatu zuen.
Gazteak eta Garapena Gobernuz kanpoko erakunderen talde bat herrian lanean ari da, batez ere Beningo Porto Novoko kaleko umeen alde, salestarrek zuzentzen duten proiektu hau babesten. Gainera, DBHko gaztetxoek osatutako Solidaritate Taldea eginkizun horretan ari da.