Grand Slam tenis txapelketako finalak izango dira larunbatean

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2013ko eka. 20a, 11:09

Txerloia Tenis Klubeko tenis eskola
(Txerloia Tenis Kluba) Azkoitiko Txerloia Tenis Klubak antolatzen duen Grand Slam txapelketaren finalak jokatuko dituzte larunbatean. Txerloiako tenis pistetan izango dira partidak, eta tenis eskolan ibili diren ume eta gazte guztiek hartuko dute parte bertan; guztira 81 jokalari lehiatuko dira. Goiz eta arratsaldez izango dira saioak, baina eguraldi txarra eginez gero, hurrengo larunbatera atzeratuko dituzte; goizean, honako mailako jokalariek jokoatuko dituzte partidak: Gaztetxoak 1 (2006-2007), Gaztetxoak 2 (2005), Benjamin txikiak (2004) eta Benjaminak (2003). 10:30ean hasiko dira partidak, pista txikian, eta ondoren kopak eta opariak banatuko dituzte. 16:00etan, berriz, gainontzeko kategorien txanda izango da, eta horiek pista handian jokatuko dituzte finalak: Alebinak (2001-2002), Infantilak (1999-2000) eta Gazteak (1995-96-97-98). Horietan ere kopak eta opariak banatuko dituzte.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide