Mari Carmen Almendras Boliviako enbaxadorea Azkoitian izan da

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Mari Carmen Almendras Boliviako enbaxadorea Azkoitian izan zen atzo arratsaldean, Bizenta Juaristi Boliviako independentziaren aldeko borrokalariaren jatorria ezagutzeko asmoz. Juaristiren aita azkoitiarra izan zen, eta udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak harrera berezia egin zion Almendrasi. Ordezkari politiko ugari bildu ziren ekitaldian; hala nola, Pello Bastarrika Azkoitiko alkatea, Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusia, Iñaki Errazkin aldundiko Ingurumen eta Lurralde Antolaketa diputatua, Garbiñe Errekondo Gipuzkoako Foru Administrazioko eta Funtzio Publikoko diputatua edota udaleko ordezkari politikoak. Horiez gain, dozenaka herritar bertaratu ziren udaletxean egin zuten ekitaldira.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide