Martirietarako behin behineko biderako sarrerako seinalizazioa aldatu dute

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2013ko eka. 14a, 15:26

Martirietarako behin behineko bidera joateko bidegurutzeko sarrera eta irteerak seguruago izan daitzen, seinalizazioa aldatu egin du Gipuzkoako Foru Aldundiak, eta GI-631 errepideko Hierros Azkoitia paretik Aldatxarren baserrirainoko zatian ibilgailuek debekatuta izango dute aurreratzea. 400-500 metroi eragingo diete aldaketek. Azkoitiko Udalak adierazi du arrisku dezente zeudela orain arte zegoen moduan, eta horregatik proposatu zioten aldundiari seinalizazioa aldatu zezala. Eskaera horren ondotik erabaki du aldundiak neurri hori hartzea. Udalak orain arteko zeuden arriskuak aipatu ditu, eta gogoratu du Zumarraga eta Azkoitiko norantzetan ibilgailuek aurreratzeko eremua zutela; horrez gain, Martirietarako bidera sartzeko Azkoitia aldetik zihoazen ibilgailuek errepidean geldirik egon behar izaten zutela aipatu du; beste arriskuetako bat, berriz, Martirieta auzotik GI-631 errepidera irteteko Zumarraga aldetik abiadura handian eta ibilgailuak aurreratzen egoten zirela zen, udalaren iritziz. Bidegurutzean ikuspen arazoak ere aipatu ditu honek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide