Prointer programa aurkezteko jardunaldiak antolatu ditu Iraurgi Lantzenek

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2013ko eka. 14a, 15:00

Eusko Jaurlaritzak babesten duen Prointer programa aurkezteko jardunaldiak antolatu ditu ostegunerako Iraurgi Lantzenek. Enpresen nazioartekotzerako laguntza programa da Proienter, eta laguntza horiek ezagutarazi eta bailarako enpresekin harremanetan jartzeko asmoz antolatu ditu saiaok. Egitasmoaren nondik norakoak azalduko dituzte jardunaldietan, eta bertaratu nahi dutenek aurretik baieztatu egin behar dute, honako helbidera idatzita: empresa@iraurgilantzen.net. Era berean, bakanako elkarrizketak egin nahi dituzten enpresei ere aurretik jakinarazi dezatela eskatu du Iraurgi Lantzenek. Hemen jardunaldien egitaraua: 9:00: Harrera eta dokumentazioa banatzea 9:15: Aurkezpena 9:20: PROINTER, nazioartekotzeko laguntzak. Hizlaria: Amaia Ferro, Gipuzkoako Merkataritza Ganberako Nazioartekotze eta Enpresa garapenerako zuzendaria. 10:20: Nazioartekotzeko plana egin eta martxan jartzea. Hizlaria, Amaia Ferro. 10:40: Eskaera egiteko prozedura. Hizlaria: Blanca Ortueta, Gipuzkoako Merkataritza Ganberako teknikaria Blanca Ortueta, Técnico de Cámara de Gipuzkoa. 11:00. Solasaldia 11:15:Tailer praktikoa eta banakako elkarrizketak.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide