Azkoitiko taldeak aurrera egin du Herriarteko txapelketan

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2013ko eka. 14a, 11:16

Harriarteko Txapelketan, azkoitiarra
(Irene Elorza) Azkoitiko Oteiza Pilota Elkarteko jokalariak gaur ziren Gipuzkoako Herriarteko txapelketako finalaurdenak jokatzekoak, Beasainen aurka. Itzulerako partida zuten azkoitiarrek, eta beasaindarrei irabaztea besterik ez zuten txapelketan aurrera egiteko. Azken momentuan, ordea, Beasainek txapelketatik erretiratzea erabaki du, pilotari bat lesionatu eta taldea osatu ezinik geratu direlako. Hori hala izanik, gaurko partida ez da jokatuko azkenean, eta azkoitiarrek aurrera egingo dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide