Laja eta Landakanda omentu dituzte Aittolako festetan

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2013ko eka. 4a, 17:46

Landakanda eta Laja, aitortza jaso berritan
(Ibon Errazu) Azkoitiko Aittola auzoan Otaba jaiak ospatu dituzte asteburuan, eta Ramon Zubizarreta Landakanda pandero-jotzailea omentu dute bertan, Iñaki Garmendia Lajarekin batera. 81 urte betetzear dela, plazetan jarduteari uzteko garaia iritsi zaiola uste du pandero-jotzaileak, eta ekitaldi ofiziletatik urrunduko da, saio batean edo bestean eta lagunartean parte hartzea baztertzen ez badu ere. Aittolako festetan urtez urte aritu da erromeriak eskaitzen, eta hango eta gainontzeko lana aitortzeko egin diete omenaldia auzotarrek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide