Hondakinen lan taldearen saioa izango da bihar

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Laugarren saioa izango da biharkoa Azkoitiko hondakinen lan taldeak laugarren bilera egingo du bihar, eta datu ekonomikoak jorratuko dituzte 18:30eatik aurrera Elkargunean. Batetik, Azkoitiko hondakinen kudeaketaren datu ekonomikoak azalduko ditu udaleko kontuhartzailea den Ana Ruizek; horrez gain, Garbitania enpresako kide batek Urola Erdian atez ateko bilketa sistema teknikoki eta ekonomikoki bideragarria den ala ez azalduko du; ohi bezala, amaieran gaiaren inguruan hausnartzeko tarte bat zabalduko dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide