Hamar urte bete dira Azkoitiko ikastetxeetan Agenda 21 proiektua gauzatzen hasi zirenetik, ordutik, ingurumenari lotutako hainbat gai jorratu dituzte Xabier Munibe ikastolako eta Floreaga ikastetxeko ikasleek; hala nola, energia, hondakinak, urak, elikadura jasangarria edota garraioa. Hamarkada oso bateko lana aditzera eramateko ekimena egin dute goizean bi ikastetxeetako umeek, eta horren inguruko informazioa plazaratu dute. Aurten hondakinen murrizketen eta birziklatzearen inguruan egin duten lana ere erakutsi dute, eta horretarako informazio postuak eta panelak jarri dituzte. Era berean, konpostagailuen funtzionamendua, argazki lehiaketaren erakusketa eta gaiaren inguruko jolasak jarri dituzte.
Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide