XXI. Tenis Openeko finalak jokatu dituzte asteburuan

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2013ko maiatzaren 28a

Finalistak eta antolatzaileak
(Txerloia Tenis Kluba) XXI. Azkoitiko Tenis Openeko finalak jokatu dituzte asteburuan, eta honakoak izan dira irabazleak: Paulo Cagigal, Udane Rezabal, Gorka Larrañaga eta Mikel Barquero bikotea, Jaione Aramendi, Juan Luis Illarramendi eta Jon Letamendia. Oraindik beste bi final geratzen dira jokatzeko; Agustin Quintanak Igor Zubizarreta eta Abel Hernandezen arteko saioaren irabazlearen aurka jokatuko du; binakako finalak hauek izango dira: Quintana-Segurola bikotea Perez-Lizarralde bikotearen aurka arituko da, eta Zubizarreta-Alberdi bikoteak Hernandez-Merino izango ditu aurkari. Horrez gain, tenis eskolan dabiltzan ume eta gazte guztiek Grand Slam Finalak jokatuko dituzte ekainak 22an; goizean pista txikian jokatzen dutenak arituko dira, eta arratsaldean pista osokoan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide