Ziurtagiria duten saltokietan gastatzeko diru-sariak eta 'Irria'-ren harpidetzak zozkatu dituzte

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2013ko maiatzaren 27a

 Azkoitixen Bai Euskarari ziurtagiria duten saltokietan 200 euroko hiru erosketa txartel zozkatu zituen ostiralean udalak, eta honakoak dira zenbaki saridunak: 0002 (Aldalur gizonezkoen jantziak), 2282 (Itziar jatetxea) eta 2010 (Dean taberna). Ordezkoak honakoak dira: 2186 (FK kopistegia), 2356 (Itziar arraindegia) eta 2090 (Dean taberna). Sarituak 15 eguneko epean jarri behar dute harremanetan udalarekin, 943 857175 telefonora deituz, euskara@azkoitia.net-helbidera idatziz edo udaletxera joanez. Hala izan ezean,  horren ordezkoari emango diote saria. Bestetik, Irria aldizkariaren zortzi harpidetza zozkatu dituzte, eta saridunek bihar 17:30ean jasoko dute saria, udaletxean, Irrien Klubeko pertsonaien eskutik. Honakoak dira saridunak: 1- NAHIA ODRIOZOLA LARRAÑAGA 2- ENAITZ GONZALEZ SUDUPE 3- OIHAN ELORTZA AIZPURU 4- JAKES ALBERDI CUEMBE 5- ANE ZULAIKA ITURRIOZ 6- OIER ARAMENDI LIZARRALDE 7- LAIA GONZALEZ AZPITARTE 8- OIER GARATE LIZARAZU

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide