Azkoitiko Tenis Openeko finalak jokatuko dituzte bihar

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2013ko mai. 24a, 14:11

Aurreko urteko Tenis Openeko finalistak eta antolatzaileak
(Txerloia Tenis Kluba) XXI. Azkoitiko Tenis Opena amaierara iristear da, eta bihar arratsaldean finalak jokatuko dituzte Txerloioako tenis pistetan. Hainbat kategoriatako jokalariak lehiatuko dira 15:30eatik aurrera, eta eguraldi txarra eginez gero, igandera atzeratuko dituzte partidak; kasu horretan, 10:30ean hasiko dira finalak. Hona txapelketako finalera iritsi diren jokalariak: Alebin neskak: Udane Rezabal vs Zihara Gabilondo Alebin mutilak: Paulo Cagigal vs Aitor Arizmendi Infantilak: Manex Rezabal vs Gorka Larranaga Beteranoak: Juan Luis Illarramendi vs Lander Imaz Emakumezkoak: Ane Pineiro vs Jaione Aramendi Binaka infantilak: Mikel Barquero-Gorka Larranaga vs Julen Olaizola-Manex Rezabal. Txapelketako antolatzaile Txerloia Tenis Klubak adierzi du gizonezkoen finalak beste egun batean jokatuko dituztela; finalaurrekoak, berriz, honakoek jokatuko dituzte: Banaka: Agustin Quintana vs Alejo Azkue / Igor Zubizarreta vs Abel Hernandez Binaka: J.Segurola-Quintana vs I.Zubizarreta-A.Alberdi

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide