3x3 saskibaloi txapelketa egingo dute larunbatean, Azkoitiko plazan

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2013ko mai. 24a, 09:00

2009an Azkoitian jokatutako txapelketako irudi bat (Irene Elorza/Hitza) Azpeitia-Azkoitia ISBk hamargarren urtez antolatu du 3x3 saskibaloi txapelketa; antolatzaileen esanetan, «arrakastatsua» izango da aurtengoa, 51 taldek hartuko baitute parte bihar, iaz baino 7 talde gehiagok; alebinetan mutilen 13 talde eta nesken 8 talde arituko dira, eta benjaminetan mutilen 20 talde eta nesken 8 talde izango dira. Azkoitiko plazan zortzi kantxa jarriko dituzte, eta 09:00etan hasiko dira partidak. Bakoitzak 15 minutu iraungo du, eta jokalariek bost minutuko atsedenaldia izango dute partidatik partidara. Lehenenego finalak 12:40ean jokatzea aurreikusi dute antolatzaileek; alebin mailako mutilen finalekin amaituko da txapelketa, eta hori 13:00etan izatea espero dute. Informazio gehiago www.iraurgiisb.com helbidean lortu daiteke.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide