Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Azkoitiko Xabier Munibe ikastolako eta Floreaga ikastetxeko 169 ikaslek bertsolari dohaiak erakutsi zituzten atzo arratsaldean, Baztartxo antzokian egin zuten Gu ere bertsotan jaialdian. Ikasleek umorez jantzitako emanaldia eskaini zuten, eta ikasturtean zehar ikasitakoa taularatu zuten ehunka ikuslen aurrean. Proiektua udaleko Euskara Zerbitzuak eta Gipuzkoako Bertsozaleen Elkarteak elkarlanean antolatzen dute 2008-09 ikasturteaz geroztik.