Herriko umeek ‘Gu ere bertsotan’ jaialdia eskainiko dute bihar

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Ikasturtean ikasi dutena taularatuko dute haurrek
(Irene Elorza) Gu ere bertsotan egitasmoan parte hartu duten Azkoitiko 169 umek ikasturte bukaerako jaialdia egingo dute bihar; Xabier Munibe ikastolako eta Floreaga ikastetxeko umeek ikasturtean zehar bertsolaritzaz ikasi dutena taularatuko dute, 18:30ean, Baztartxo antzokian. Proiektua Azkoitiko Udaleko Euskara Zerbitzuak eta Gipuzkoako Bertsozaleen Elkarteak elkarlanean antolatzen dute 2008-09 ikasturteaz geroztik. Sarrera doakoa eta irekia izango da, eta jaialdia gurasoei zuzenduta badago ere, interesa duen edonork joan dezake.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide