Harrera Familiei buruzko bi ekimen izango dira gaur eta bihar

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Zuondoan elkarteko kideak
(Ane Olaizola) Harrera Familien inguruan informatu nahi duenak bi aukera izango ditu Azkoitian datozen egunetan, Zuondoan Elkartearen eskutik. Batetik, Itziar Elias eta Iñigo Aranbarri aktore azkoitiarrek Maddi eta Antton antzezlana taularatuko dute bihar, Baztartxon, Haur Hezkuntzako 3. eta Lehen Hezkuntzako 2. maila arteko umeei zuzenduta. Bihar, berriz, Gu ere harrera familia gara dokumentala eskainiko dute, 19:00etan, Elkargunean; gero, Beroa Elkarteko Maite Pagolak eskutik gaiari buruzko informazioa zabalduko du, eta bertaratzen direnen zalantzak argituko ditu.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide