Azkoittixen Bai Euskarari ziurtagiria duten saltokietan zozketak egingo dituzte erosleen artean. 200 euroko hiru erosketa txartel zozketatuko dituzte hurrenengo ostiralean, saridunek ziurtagiria duten herriko saltokietan gastatu dezaten dirua. Udalak adierazi duenez, zozketaren helburuak dira ziurtagiria bultzatzea, herriko 45 saltoki ziurtagiridun ezagutaraztea eta denda horiek euskararen alde egiten duten ahalegina aitortzea. Egitasmoan parte hartzeko hilaren 23ra bitartean egin daitezke erosketak. Zozketa jendaurrean egingo dute, ostiralean, 13:00etan.
Txartelak honako saltokietan banatuko dituzte:
ALDALUR GIZONEZKOEN JANTZIAK
ALZUARAN ARROPA DENDA
AMBATO OKINDEGIA
ARANBARRI DROGERIA
ARKUPE TABERNA
ARROSPIDE OINETAKOAK
ATERPE TABERNA
KOXKA KAFETEGIA
KINTTELA ESTANKOA
LUR NATUR DENDA
MAINE MERTZERIA
MILAR LARRAMENDI
NHOA ESTUDIOA
OLABERRI PUB
OREKA BIOELKARTEA
OSTADAR OPTIKA
PLAZA BERRI SPORT
PRESALDE GOZOTEGIA
DEAN TABERNA
FK KOPISTEGIA
GONZALO CAMARON BITXITEGIA
ITZIAR JATETXEA
ITZIAR ARRANDEGIA
PSOE TABERNA
TILIN TALAN UME ARROPA DENDA
TAILETU INMOBILIARIA
TRAKI HARATEGIA
URIA SULKALDEAK
YALAI GOZOTEGIA
ZABALE ETXETRESNA ELEKTRIKOAK
ZAKELA KULTUR ELKARTEA
Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide