Herri Jaiak ospatuko dituzte igandean, Azkoitian

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Herri Jaiak, aurreko urtean
(Nerea Uranga) Herri Jaiak ospatuko dituzte igandean Azkoitian, Eusko Label Euskal Okelak Azkoitiko Udalaren laguntzarekin antolatuta. Goizean zehar txahala erreko dute Ikurrinaren plazan, eta Azkoitiko nekazariek azoka egingo dute herriko plazan; Goizean erretako txahala 12:00etatik aurrera dastatzeko aukera izango dute bertaratzen direnek, sagardoarekin batera.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide