Ekobira azoka Azkoitira iritsiko da bihar

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2013ko mai. 17a, 11:59

Azpeitian iaz egin zuten Ekobira azoka
(Onintza Lete Arrieta) Kutxa Ekoguneak antolatuta, Ekobira azoka ibiltaria Azkoitira iritsiko da bihar; kontsumo jasangarria eta solidarioa sustatzeko hamaika postu eta ekimen jarriko dituzte Elkargunean, 10:30eatik 14:30eara eta 16:30eatik 19:30eara bitartean. Hala nola, elikadura subirotasuna, berrerabiltzea, Ekoetxea, kirola edota hezkuntza gai dituzten postuak jarriko dituzte. Berrikuntza moduan, balkoietako baratzeen, altzari birziklatuen eta krema eta xaboien inguruko tailerrak egingo dituzte, eta bertan parte hartzeko www.ekogunea.net helbidean izena eman daiteke. Informazio osoa ere bertan ikus daiteke.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide