Ekintzailetasun Eguna izan dute Azkoitiko Urola Ikastolan

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2013ko mai. 16a, 17:26

Ekintzailetasun Eguneko hitzaldia, gaur
(Urola Ikastola) Urola Ikastola Azkoitia-Azpeitia BHIko Azkoitiko eraikinean Ekintzailetasun Eguna izan dute gaur, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak bultzatutako Urratsbat programaren barruan. Kultura ekintzaileak duen garrantzia bultzatu dezaten, hainbat ekintza izan dituzte ikastetxean; ekintzaileei eskaintzen zaien laguntza azaldu ondoren, egun enpresari diren bi ikasle ohien hitzaldia izan dute; era berean, sustatzaile berri baten esperientiza ezagutu dute. Ekimena Heziketa Ziklotako eta Batxilerreko lehenengo ikasturteko ikasleei zuzendutakoa izan da, eta Lanbide Heziketako Administraritza, Fabrikazio Mekanikoa eta Aroztegia eta Altzarigintza ikasketetako eta Batxilerreko Teknologia-Zientifikoko ikasleek hartu dute parte. Arduradunen esanetan, "ikasleek ekintzailetasunari buruzko informazio aberasgarria jaso dute".

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide