Joan zen astean ustez indarkeria matxistaren ondorioz hil zuten emakumearen
hilketa salatzeko elkarretaratzera deitu du Azkoitiko Emakumeen Mahaiak. Gaur izango da elkarretaratzea, 19:00etan, herriko plazan. Udalak bat egin du deialdiarekin, eta bertan parte hartzera deitu ditu herritarrak.