Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Azkoitiko Floreaga ikastetxeak, Alai Batza taldeak eta Gazteak eta Garapena Gobernuz Kanpoko Erakundeak elkartasun ekimena antolatu zuten joan zen larunbatean, Beningo umeei laguntzeko. Bigarren eskuko denda eta umeentzako tailerrak izan diren herriko plazan, eta pintxoak jatera ere herritar ugari bertaratu ziren. Bildutako dirua Beningo Porto Novo Kaleko umeei laguntzera bideratuko dute.