'Irria' aldizkariaren zortzi harpidetza zozkatuko ditu Azkoitiko Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2013ko mai. 10a, 15:44

Azkoitiko Udalak Irrien Lagunak klubeko Irria aldizkariaren zortzi harpidetza zozkatuko ditu 3 eta 9 urte bitarteko seme-alabak dituzten herriko familien artean. Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen aldizkaria urtebetez doan jaso nahi dutenek Irrien Lagunak klubeko hiru pertsonaien izena eta deskripzio txikia egin eta bidali beharko dute udaleko komunikazioa@azkoitia.net helbidera edo Facebook eta Twitter guneetara. Udaletxeko harreran horretarako jarri duten kaxan ere utzi daiteke. Zozketan parte hartzeko azken eguna maiatzaren 15a da, eta egitasmoaren inguruko informazio gehiago 943-85 71 75 telefonoan utzi daiteke. Zozketako izenak eta deskripzioak, berriz, www.irrienlagunak.com helbidean bilatu daitezke.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide