Basatxori Kantarien Lehiaketa jokatuko dute etzi

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2013ko mai. 10a, 12:17

Orion Elkarteak antolatuta, Basatxori Kantarien IX. Lehiaketa jokatuko da etzi. Oraindik izena emateko aukera zabalik dago, 661 45 29 29 telefonora deituta. Oro har, 70 txori inguruk hartzen dute parte, eta lau modalitatetan banatzen dute txapelketa. Eguraldi ona eginez gero Trenbidearen Zumardian egingo dute, 09:00etan; hala ez bada, Oteiza frontoietan izango da saioa.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide