Dantzari Txiki Eguna ospatuko dute igandean

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Dantzari Txiki Eguna, iaz
(Onintza Lete Arrieta) Dantzari Txiki Eguna ospatuko dute etzi, eta Musika Eskolako taldeak eta Xabier Munibe eta Floreaga ikastetxeetako Kandiola taldeak herriko txokoak girotuko dituzte. 11:00etan Julio Urkijo etorbidean elkartuko dira, eta ondoren plazara kalejiran joango dira. 12:00etan plazan Agurra dantzatu ondoren kale nagusian zehar erakustaldia egingo dute; 13:15ean, berriz, dantza alardea egingo dute plazan. Dantzari Txiki Eguna Txalkor Txistulari Taldeak antolatu ohi du, IGE-AMPA Floreagako Guraso Elkartearen laguntzarekin eta Azkoitiko Udalaren babesarekin.  

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide