Interneten Nazioarteko Eguna ospatuko dute hurrengo ostegunean, hilak 16an, eta horren harira bi tailer antolatu ditu Iraurgi Lantzenek Miramon enpresa digitalarekin elkarlanean. Merkatariek eta enpresek euren webgunetan bisitak nola lortu ditzaketen aztertuko dute. Internet atarian "trafiko kualifikatua" izan dezaten eta bisitariek euren produktu eta zerbitzuen inguruan interesa izan dezaten, zein estrategia erabili behar dituzten ikasiko dute; hala nola, sare sozialak eta blogak. "Ikastaro honetan, interneten gure presentzia hobetzeko kontzeptu nagusiak azalduko dira eta partaideek azaldu nahi duten kasu partikularren azterketa bat ere egingo da", adierazi dute antolatzaileek. Hala, arlo teorikoa eta praktikoa landuko dituzte.
Bi saio egingo dituzte; bata merkatariei zuzendutakoa izango da, 14:00etatik 16:00etara bitartean; ondoren, enpresei zuzendutako tailerra egingo dute, 18:00etatik 20:00etara artean. Biak Azkoitiko Kz Gunean egingo dituzte. Ikastaroetan parte hartzeko aldez aurretik izena eman behar da, honako helbidean: