Duela bi aste elkarretaratzea egin zuten Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarairen Haur Hezkuntzako ikastetxe aurrean
(Ane Olaizola)
Espainiako Gobernua bihar da hezkuntzaren erreforma onartzekoa, eta horren aurrean hainbat mobilizazio deitu du Azkoitiko Xabier Munibe ikastolak; 17:15ean auto karabana hasiko dute Azkoititik, eta Zestoaraino joango dira. Bertan, Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai eta Zestoako ikastetxea batuko dira ekimenera.
Ondoren, manifestazio zaratatsua egingo dute Azkoitiko kaleetan zehar, 18:30ean. Ikastetxeko hainbat irakaslek, gainera, kanpaldia egingo dute gaur gauean, Azkoitiko plazan.