Anaitasunak Gorbeiara egingo du irteera igandean

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Gorbeia mendia
(Hitza) Anaitasuna Mendi Bazkunak Gorbeiara mendi irteera antolatu du iganderako, hilak 12. Azkoititik, Murgia, Gorbeia eta Zarate zeharkatuko dituzte, hogeita sei kilometro eginez. Igandean, 07:00etan irtengo dira liburutegi aurretik. Bertara joateko izena Etxeza haragitegian eman behar da, bihar baino lehen. Bazkideek 12 euro ordaindu beharko dute, eta gainontzekoek 15 euro.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide