Beningo umeei laguntzeko elkartasun ekimena antolatu dute larunbaterako

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2013ko mai. 8a, 17:07

Janari bilketa, gabonetan
(Gazteak Eta Garapena) Azkoitiko Floreaga ikastetxeak, Alai Batza taldeak eta Gazteak eta Garapena Gobernuz Kanpoko Erakundeak elkartasun ekimena antolatu dute larunbaterako, eta Beningo Porto Novo Kaleko umeei laguntzeko bigarren eskuko denda jarriko dute goizean zehar. Horretarako materiala jasoko dute datozen egunetan ikastetxeko idazkaritzan, eta herritarrek liburuak, diskoak, panpinak, jolasak eta bestelako produktuak utzi ahal izango dituzte larunbatera bitartean, 09:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 18:00etara. Emandako materiala dendan salduko dute, eta lortutako dirua Beninera bidaliko dute ondoren. Horrez gain, umeentzako jolasak eta tailerrak prestatuko dituzte larunbaterako, eta elkartasun pintxoak ere banatuko dituzte, irabaziak herrialde horretara bideratu ditzaten. Hala, interesa duenak pintxoak eta postreak plazara emateko aukera izango du. Antolatzaileek, bestetik, ikastetxeko familiak guztiei eta azkoitiarrak eskertu dituzte, Beningo Umeentzako janari bilketa kanpaina «oso arrakastatsua» izan zelako.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide