Kakuteko Eguna ospatu zuten atzo

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Kakuteko Eguna, atzo
(Arbil Elortza) Eguraldia lagun, dozenaka lagun elkartu ziren atzo goizean Kakute mendian, hango eguna ospatzeko aitzakian. Ohi bezala, 11:15ean meza egin zuten Kakuten, hildako mendizaleen alde. Ohi bezala, gainera, Anaitasuna Mendi Bazkuna elkartekoek dominak banatu zizkieten umeei. Goiz osoan, salda eta pintxoak banatzen aritu ziren elkarteko kideak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide