Santa Kutzeko festak ospatuko dituzte asteburuan

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2013ko mai. 3a, 15:08

Azkoitiko Santa Kutz auzoan festak izango dituzte gaurtik aurrera; goizean, meza egin dute hango komentuan, eta ondoren jubilatuek hamaiketakoa izan dute Laja erretegian. Dena den, asteburuan zehar hamaika ekitaldi izango dituzte auzotarrek; gaur gauean, 20:30ean, Bertso Afaria egingo dute Lajan, Laja I.a eta Izer I.a trikitilariek lagunduta. Bertsotan, berriz, Ibai Esoian, Euxebio Lasarte eta Gregorio Mañukorta izango dira. Bihar jarraituko dute festek, eta 16:00etan Mus Txapelketa egingo dute Lajan. Ondoren, lagun arteko afaria izango da bertan, eta erromeriarekin amaituko dute eguna. Igandean, berriz, meza egingo dute komentuan, eta ondoren herri kirol saioa izango da Lajan; bertan arituko dira Joseba Ostolaza harri-jasotzen eta Ernesto Ezpeleta Bihurri egurra mozten. Eguerdian, berriz, bazkaria egingo dte erretegian. Arratsaldean, poniekin eta zezen txikiekin jolastuko dute umeek, eta iluntzean erromeria izango da, Ander Beldarrain eta Iñaki Larrañagarekin, goizaldera arte. Laja erretegiko otorduetara joateko txartelak salgai daude dagoeneko, eta mugatuak dira. Txartelak eta horien inguruko informazioa Lajan eskuratu daitezke. Egitaraua:
  • MAIATZAK 3, GAUR
- 20:30: Bertso afaria, sagardotegiko menuarekin. Txartelak 25 eurotan.
  • MAIATZAK 4, LARUNBATA
- 16:00: Mus Txapelketa Laja erretegian. - 20:30: Lagun arteko afaria, Laja erretegian. Sagardotegiko menua, 25 eurotan. - 23:00-03:30: Erromeria, Laja II.a eta Narbaizarekin.
  • MAIATZAK 5, IGANDEA
- 12:00: Meza Santa Kutz komentuan. - Ondoren: Herri kirolak Laja erretegian. Joseba Ostolaza (harri jasotzen) eta Ernesto Ezpeleta Bihurri (egurra mozten). - 14:30: Bazkaria Laja erretegian. - 17:30: Poniak, zezen txikiak... Gorritiren eskutik. - 19:30: Erromeria Laja erretegian, Ander Beldarrain eta Iñaki Larrañagarekin. - 22:30-02:00: Erromeria Ander Beldarrain eta Iñaki Larrañagarekin.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide