Hondakinen Lan Taldea elkartuko da asteazkenean

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2013ko mai. 3a, 14:06

Hondakinen lan taldea, apirilean
(Ane Olaizola) Azkoitiko Hondakinen Lan Taldeak hirugarren saioa egingo du hurrengo asteazkenean, hilak 8an. Oraingo honetan, hondakinen bilketari dagozkion eredu desberdinak landuko dituzte, Izaskun Txintxurreta Astigarragako Ingurumen teknikariaren, Begoña Rodriguez Zarauzko Ingurumen teknikariaren eta Danel Etxeberria Itsasondoko zinegotzi ohiaren eskutik. Elkargunean egingo dute bilera, 18:30ean. Udalak gogoratu du taldearen zeregina dela adituen bitartez informazio teknikoa ematea eta elkarbanatzea eta Azkoitiak hiri-hondakinen kudeaketarako hartuko duen bideaz eztabaidatzea eta iritzia ematea.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide