Kakuteko Eguna ospatuko dute igandean

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Kakuteko Eguna
(Juan Inazio Sudupe) Maiatzaren lehenengo igandea izanik, Kakuteko Eguna ospatuko dute etzi; 11:15ean meza egingo dute bertan, azken urteetan hildako mendizaleen omenez. Ondoren, salda eta pintxoak banatuko ditu Anaitasuna Mendi Bazkunak, eta umeei dominak banatuko dizkie azkenik. Kakuteko Egunaren harira, bestetik, Azpeitiko Lagun Onak Mendi Bazkunak gaztetxoen ibilaldia prestatu du astebururako; bihar irtengo dira, 16:00etan, eta plazatik Aittolara autobusez joango dira; handik Xoxoteko aterpera joango dira oinez, eta gaua bertan pasatuko dute, igandean Kakutera joan daitezen. Gaztetxoek lotarako zakua edo izarak eraman beharko dituzte.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide