Ipuin kontalari bila dabil Aizkibel liburutegia

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2013ko mai. 3a, 13:48

Liburu truke azoka, iaz
(Irene Elorza) Bailarako beste hainbat herritan egin duten bezala, Azkoitian herritarrek umeei ipuinak kontatu diezaieten nahi dute. Aizkibel li- burutegia ipuin kontalari bila dabil herrian, kideek jakin badakielako Azkoitian badaudela umeei istorioak kontatzeko trebetasuna edota gogoa dutenak. Liburutegiko ordezkariek adierazi dutenez, edonork har dezake parte deialdia: «gurasoek, hezitzaileek, hel- duek zein gazteek». Parte hartzera animatu dituzte, hala, herritarrak: «Etorri, kontatu zure ipuinak, eta gozatu umeekin». Interesa dutenek liburutegian eman behar dute izena,edo 943-85 08 98 telefonora deituta. Liburu Truke Azoka, bihar Horrez gain, ohiturari jarraituz, liburutegiak Liburu Truke Azoka prestatu du biharko, eta Kontzejupera joaten direnek liburuak trukatzeko aukera izango dute, 11:00etatik eguerdira bitartean.
Umeek marrazki baten truke liburu bat eskuratu ahalko dute. Helduek, berriz, liburu bat eraman beharko dute azokara, beste bat eskuratzeko, edo Aizkibel liburutegiko bazkide egitearen truke jasoko dute liburua.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide