Azkoitiko Udalak antolatuta, Ibilgailu Klasikoen topaketa egingo dute igandean, aurreko urteko erantzun onaren ostean. Iaz, 60 autok hartu zuten parte egitasmoan, eta antolatzaileek aurten 100 ibilgailuetara iristea espero dute. Momentuz, 50 urte baino gehiago dituzten 15 auto historiko izango dira herrian, eta horrez gain, auto klasikoak, 25 urte baino gehiago dituztenak, ere izango dira. Horiek guztiak Plaza Berrin jarriko dituzte erakusgai, eta herriko plazan Mini markako autoak izango dira. Aurtengoan, gainera, Eibarko Lambretta Taldea ere batu da ekimenera, eta Honda Hualfin motoak ere izango dira erakusketan.
Igandean, 09:00etatik 10:30eara elkartuko dira ibilgailuak, eta orduan herrian zehar itzulia egingo dute guztiek. Ondoren, erakusketa hasiko dute plazan eta Plaza Berrin. 14:30ean, berriz, bazkaria egingo dute, eta harutz joatea nahi duenak ostiralera bitartean du izena emateko aukera; horretarako 620 85 67 55 telefonora deitu daiteke. 17:00etan, berriz, zozketak egingo dituzte guztien artean.
Topaketen eguna igandea izango bada ere, larunbatean, 19:00etatik 20:30eara artean, Saharara eskolako materiala eraman duten eta hango rallyan parte hartu duten autoak jarriko dituzte, eta pintxoak eta edariak banatuko dituzte Plaza Berrin