XXVI. Xabier Sagarzazu Txapelketa jokatuko dute asteburuan

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2013ko api. 26a, 09:00

Xabier Sagarzazu Txapelketa, iaz
(Juan Inazio Sudupe) Hamaseigarren urtez Xabier Sagarzazu futbolari azkoitiarra gogoratuko dute Floreaga ikastetxekoek. Hango Guraso Elkarteak antolatuta, Xabier Sagarzazu Txapelketa jokatuko dute asteburuan, eta 12 urteko neska-mutilek futbol partidak jokatuko dituzte bihar, 16:00etan eta 17:00etan. Larunbatekoak sailkapen partidak izango dira, eta hurrengo egunean finalak eta hirugarren postua zehazteko norgehiagoka jokatuko dituzte; azken partida hau 11:00etan izango da, eta 12:15ean nesken eta mutilen finalak hasiko dira. Saio guztiak Floreagan izango dira; era berean, igandean, 12:00etan Sagarzazu zenaren aldeko meza egingo dute. Ondoren, sari banaketa izango da. Artegune topaketa herrian Horrez gain, Salestarren Gazte Klubetako 250 gaztek Artegune topaketa ospatuko dute gaur Azkoitian. Herriko plazan emango diote hasiera festari, 19:00etan, eta 22:00etan Artegune jaialdia egingo dute Floreaga ikastetxeko On Bosco aretoan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide