‘Idazlea zeu zara’ antzerkia eskainiko dute Matadeixen

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Matadeiko Antzerki Jardunaldietako saioa izango da igandean; Idazlea zeu zara umeei zuzendutako antzezlana taularatuko dute Artedrama eta Dejabru Papin Laborategia konpainiek. Bi taldeek elkarlanean sortu dute lana, Joseba Sarrionandiaren izen bereko liburuko ipuinetan oinarrituta. 19:00etan hasiko da saioa, eta sarrerak bost euroko prezioa izango du. Antzerkiaren inguruko informazio gehiago hemen aurkitu daiteke.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide