Asteburuan bi filma ikusi ahal izango dira Azkoitian

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2013ko api. 25a, 16:26

Zine forum saioa izango da bihar, Baztartxon
(Hitza) Matadeixe Zinetogram Taldeak antolatuta, zine forum saioa egingo dute bihar, Baztartxon. Cesare Deve Morire  (Paolo Taviani, Vittorio Taviani, 2012) film italiarra ikusteko aukera izango da, 22:00etan. Horrez gain, asteburuan zehar Anna Karenina (Joe Wright, 2012) filma eskainiko dute Baztartxon. Larunbatean, 22:00etan ikusi ahal izango da; igandean, 17:00etan, 19:30ean eta 22:00etan. Astelehenean, berriz, 20:00etan eskainiko dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide